“Abadiak, Komentuak eta Monasterioak” lemaren pean, kanpainak askotariko ondarea nahi du erakutsi, gure historian erabat sartua, artezko adierazpen ugarikoa baina gehienentzat erabat ezezaguna. Elementu aukeraturiko bakoitzak badu beragan “abentura” berezi bat, bai eraikinetako bilakaera estilistikoagatik eta baita bertan bizi izandakoen bizipenengatik ere. Bake, isiltasun eta aurkimenerako lekuak, kulturaren sorkuntza eta zerbitzurako zentroak ditugu. Haietako batzuetan desagertu da komentuzko funtzioa eta eraikinok erabilera berrietarako moldatu izan dira. Beste batzuetan, ordea, erlijiosoek lanean eta otoitzean dihardute gaur egun ere, arau eta erregelatan ordena bakoitzeko sortzailearen arrastoa eta karisma kontserbatuz.
Bisita antolatu hauetako helburuen arteko bat, zera da: monumentu hutsezko izaera gaindituz, historiarekin eta ordena bakoitzaren bizipen espiritualekin lotzen den ondare-mota bat erakustea.