2014 edizioa

Etxez etxe

2014 edizioa
Etxez etxe

Urtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiek gai bat izango dute hizpide. Izan ere, gai hori ardatz nagusi harturik antolatuko dira udalerriek, museoek, elkarteek, enpresek edo partikularrek eskainiko dituzten 150 jarduera inguru. Eta aurtengo gaia etxea izango da. Gure etxeak oso sakon ezagutuko ditugu. Etxeen alderdi formalak, jakina. Horien jatorriak, bilakaera, aldaketak eta, batzuetan, baita “heriotza” ere. Era berean, etxeek etxekoekin dituzten harremanak ere ulertu nahi ditugu: etxekoen bizimoduak etxeen itxura eta bilakaera nola baldintzatzen dituen, edo, beste modu batera esanda, etxeak egitura ekonomikoetara, familia-moduetara, gizarte-harremanetara edo eguneroko ohituretara nola moldatu behar diren.

Eta ideia horren eskutik, etxe-mota asko aztertuko dugu. Litekeena da burura datorkigun lehen etxe-mota baserria izatea, hots, aldi berean baserritarraren etxea eta “lantegia” den eraikin hori. Euskal kultura tradizionalean eraikina baino askoz gehiago da baserria. Familia, etxekoen ondasunak, auzotarrekiko harremanak, edo familiaren hilobiak elizan duen kokalekua ere gogora dakarzkigu baserriak. Etxekoak barne hartzen ditu etxeak: ez dugu ahaztu behar baserriaren izenak ematen ziola abizena familiari. Beste etxe-mota batzuk ere ezagutuko ditugu: arrantzaleen etxeak, hiribilduko etxeak, dorre bandokideak, jauregiak, burgesen etxe handi eta dotoreak, langileen etxebizitzak, baita gure garaiko etxebizitza-multzoak, txaletak eta etxe elkarri atxikiak ere, besteak beste. Eta berariazko beste etxe batzuk ere, hala nola, errotarien etxeak, errementarien etxeak eta monjeen – edo mojen – etxeak. Eta ez ditugu inolaz ere ahaztuko desagertutako beste etxe-mota batzuk, esaterako, Historiaurreko gizakiaren bizitoki izan zen haitzuloa, Burdin Aroko kastroko etxea, Foruan bizi izan zen erromatarraren etxea, Goiz Erdi Aroko herrixkako etxea …

Alde batetik, aldi berean etxebizitza eta lantoki diren etxeak; bestetik, bizitzeko baino ez direnak. Landa-munduko etxe bakartuak edo hiribilduetako etxe lerrokatuak. Etxe itxi eta ilunak edo etxe ireki eta argitsuak … Era askotako etxeak; era askotako bizimoduak. Era askotako istorioak. Eraikina ulertuko dugu. Ondare materiala aintzat hartuko dugu. Eta, aldi berean, pertsona batzuei eta horiek utzitako aztarnei hurbilduko gatzaizkie. Ondare materiagabeari hurbilduko gatzaizkio. Baita gure historiari ere.

Gustoko duzu? Partekatu

Ikusi edizio gehiago

2022
Ondare iraunkorra
Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa.
2021
Ondare irisgarri eta inklusiboa
Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena.
2020
Ondarea eta Hezkuntza
Askotariko loturak dituen binomio bat. Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du.
2019
Ondarea plazara!
Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifik...
2018
Ondarea, emakumeen emaria
Ba al dago aukerarik gure ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko? Agente kulturalei egiten diegun galdera da, baina baita gizarteari ere.
2017
Pasaia bizia
Paisaia: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita.
2016
Etxetik kanpo
Etxetik kanpo: migrazioak eta kultura-ondarea. Gizakiaren grinetako bat izan da beti etxea edo sorlekua atzean uztea...
2015
Burdina
Burdinak lotura hautsezina du Bizkaiko historiarekin, eta lur honetako gizon-emakumeak izan garen, orain garen eta izango garen horrekin. Gure aberastasunaren eta garapenaren subjektua eta objektua izan da, eta, denboraren poderioz, kultura-ondare material eta immaterial aberats bilakatu da, “burdinaren kultura” deitu izan denaren adierazgarri.
2013
Atzokoa biharko
Esku-hartze hauen oinarrizko helburua gure ondarea iraunaraztea izan da. Batzuetan, eraikin askorekin gertatu den bezala, erabilera berria emanez. Besteetan, tenplu eta bertako erretaulekin bezala, jatorrizko irudia berreskuratuz eta ahal izan den neurrian berriro hondatzea ekidinez. Inoiz, materiagabea den ondarearen kasuan batez ere (dantzak, ohiturak, hizkuntza...), mota honetako ekimenak egon ezean betirako desagertuko ziren elementuak ezagutzera emanez.