2021 edizioa

Ondare irisgarri eta inklusiboa

Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena. Pertsonak erdigunean jartzea Gizartearentzat Ondare Kulturalak duen Balioaren definizioaren “Europako Kontseiluaren Esparruko Hitzarmenaren” gakoetako bat da -Faroko Konbentzioa, 2005-. Honetan, “komunitate bakoitza identifikatzen den ondare kulturalera” duen eskuragarritasunaren garrantzia ere baieztatzen da. Gai honek, pertsona guztion barne dauden aniztasunen ikuspegitik: kulturala, afektibo-sexuala, funtzionala, erlijiosoa edo belaunaldien artekoa, besteak beste, historiarekiko eta kulturarekiko eztabaida eta konpromisoa sustatzen du.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak esparru kulturalean parte hartzeko pertsona guztiek duten eskubidea aitortzen du, honako hau aldarrikatuz 27. Artikuluan: “Pertsona orok dute komunitatearen bizitza kulturalean libreki parte hartzeko, arteez gozatzeko eta aurrerapen zientifikoetan parte hartzeko eskubidea, baita lortzen diren onurez baliatzeko ere”.

Edizio honetako gaiaren bidez “Ondare irisgarri eta inklusiboa”, Bizkaiko OEJen sarea osatzen duzuen pertsona, erakunde eta elkarte guztiei elkarrizketa eta ekintza esparrua zabaltzera eta era askotako audientziekin konektatzera gonbidatzen zaituztegu. Ondare kulturalaren aurkezpen eta interpretazioan tradizioz gutxietsi eta baztertuak izan diren taldeekin elkarreragiteko topaketak eta prozesuak sustatuz.

Ekitaldi irisgarri, ireki eta inklusiboak eskaintzea funtsezkoa da publiko anitzaren parte-hartzea bermatzeko. Guztion ondarea, denok parte goiburuak aurtengo jardunaldiko gaiaren ideia nagusia laburbiltzen du. Urte honetako kanpainaren helburua, publiko guztiaren beharrizanetara heltzen den programa bat prestatzea da, baita pertsona guztien esperientziak eta ikuspuntuak islatzen dituen programa eraikitzea. Horretarako behar diren egokitzapen eta prozesu guztiak jarri dira martxan, pertsona guztiek egitarauaren ekintza guztietan parte hartu dezaketen.

Horretarako, ondarearen bidez errespetua, ekitatea eta desberdintasunak era positiboan lantzen diren espazio eta giro inklusiboak sortzera gonbidatzen zaituztegu, hau da, elkarrizketarako eta ikaskuntzarako aukerak sustatzera. Hau da, prozesu eta ekintza parte-hartzaileen bidez ezagutzak modu zabalago batean trukatzeko eta ondarea eta aurrekari kulturalak hobeto ulertzeko elkarguneak eraikitzea.

OndareaBizkaia

Helburuak

  • Tokiko ondarea interpretatzea, parte-hartze aktiboaren bidez.
  • Gure lurraldeko ondarearen sentsibilizatzea eta kultur-aniztasuna nabarmentzea.
  • Gure gizartean bat egiten duten kolektiboen ikusgarritasuna sustatzea.
  • Kultura lan komunitarioarekin lotzea.

Inklusioaren erronka

Ondare irisgarri eta inklusiboa

Inklusioa ikuspegi zabalago bat da, sentsibilitate bat, filosofia bat (museoen munduan pentsamoldearen parte dela esango genuke); beraz, filosofia bat diskurtso global batean, erabaki eta ekintza denetan eragina izan behar dituen kultura batetan bukatzen dena, inplikatutako kolektibo eta profesionalen ikuspuntuetan eta haien praktiketan integratuta islatu behar dena (1)

Inklusioa, beraz, prozesu bat da (inoiz ez da produktu bat izango), mailakatua eta progresiboa, ondoz ondoko hurbilketa prozesua (…) honetan adi egoteko, espiritu kritikoa ezinbestekoa da.

Baita ebaluaketa-mekanismo esplizituen emaitza eta adierazle zehatzetan agertu behar dena; eginbehar zaila museo inklusiboen kasuan (2).

Museo eta erakunde kulturaleko erakusketa iraunkorretan edo aldi baterako erakusketa handietan planteamendu inklusiboak detektatzea ez da erraza. Hauek programa publiko edo hezkuntzara bideratutako programetan, komunikazio-ekintza jakin batzuetan ikusi ahal dira edo, asko jota, garrantzi txikiagoko aldi baterako erakusketetara mugatzen dira. (…)

Tamaina horretako pentsamolde-aldaketa bat oinarrizko kontzeptu-aldaketa bat baita, praktikak eta prozedurak aldatzen diren heinean antzematen dena. Baina hau epe laburrean lortzea ez da batere erraza. (…) Hala ere, inplikatutako hainbat esparruetako bazterkeria eta inklusio faktoreak identifikatzen baditugu, haien elkarrekintza, konplexutasuna eta funtzionamendua ulertzen hasi gaitezke.

Irisgarritasunari dagokionez, alde nabarmena dago arazoen tipologietan funtsatuta dagoen diseinu unibertsalean oinarritzen den eta pertsonan zentratzen den diseinuaren artean (…).

Lehenengoa eskaera partzialen edo murrizketen bidez egiten da. Bigarrenak berriz ikuspegi orokorrak eta globaltasunaren garrantzia alde batera uzten ditu.

Pertsonan oinarritutako diseinuak ez du begi-bistatik galtzen prozesuan oinarritu behar den diseinua (3). 


(1) y (2) Asensio Brouard, Santacana Mestre & Fontal Merillas, 2016: 44.

(3) Casner, Hutchins & Norman, 2016 Asensio Brouard, Santacana Mestre & Fontal Merillas, 2016an: 43.

Asensio Brouard, Mikel; Santacana Mestre, Joan; Fontal Merillas, Olaia. «Inclusión en Patrimonio y Museos: más allá de la dignidad y la accesibilidad». Her&Mus. Heritage & Museography, [en línea], 2016, n.º 17, pp. 39‐56, https://www.raco.cat  [Consulta: 25‐03‐2021].

Gustoko duzu? Partekatu

Ikusi edizio gehiago

2023 edizioa
Ondarea bizirik
UNESCO Ondare Immateriala horrela definitzen du: “Komunitateek, taldeek eta, kasu batzuetan, gizabanakoek beren ondare kulturalaren osagai ...
2022 edizioa
Ondare iraunkorra
Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa.
2020 edizioa
Ondarea eta Hezkuntza
Askotariko loturak dituen binomio bat. Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du.
2019 edizioa
Ondarea plazara!
Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifik...
2018 edizioa
Ondarea, emakumeen emaria
Ba al dago aukerarik gure ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko? Agente kulturalei egiten diegun galdera da, baina baita gizarteari ere.
2017 edizioa
Pasaia bizia
Paisaia: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita.
2016 edizioa
Etxetik kanpo
Etxetik kanpo: migrazioak eta kultura-ondarea. Gizakiaren grinetako bat izan da beti etxea edo sorlekua atzean uztea...
2015 edizioa
Burdina
Burdinak lotura hautsezina du Bizkaiko historiarekin, eta lur honetako gizon-emakumeak izan garen, orain garen eta izango garen horrekin. Gure aberastasunaren eta garapenaren subjektua eta objektua izan da, eta, denboraren poderioz, kultura-ondare material eta immaterial aberats bilakatu da, “burdinaren kultura” deitu izan denaren adierazgarri.
2014 edizioa
Etxez etxe
Urtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiek gai bat izango dute hizpide. Izan ere, gai hori ardatz nagusi harturik antolatuko dira udalerriek, museoek, elkarteek, enpresek edo partikularrek eskainiko dituzten 150 jarduera inguru. Eta aurtengo gaia etxea izango da. Gure etxeak oso sakon ezagutuko ditugu.
2013 edizioa
Atzokoa biharko
Esku-hartze hauen oinarrizko helburua gure ondarea iraunaraztea izan da. Batzuetan, eraikin askorekin gertatu den bezala, erabilera berria emanez. Besteetan, tenplu eta bertako erretaulekin bezala, jatorrizko irudia berreskuratuz eta ahal izan den neurrian berriro hondatzea ekidinez. Inoiz, materiagabea den ondarearen kasuan batez ere (dantzak, ohiturak, hizkuntza...), mota honetako ekimenak egon ezean betirako desagertuko ziren elementuak ezagutzera emanez.
2012 edizioa
Urria kultura garaia da
Oraingoan historiaren garai labur baina aldi berean benetan bikaina aukeratu dugu: Erdi Aroaren bukaera. 50 bat urteko aldia -1475 eta 1525 bitartekoa, borobilduz-, non Bizkaia bandoen arteko borroken indarkeriaren ondorioz lotua izatetik, penintsulako lurralde baketsuenenetako eta oparoenetako bat izatera igaro zen.
2011 edizioa
Argiak eta aurrerapena
”Ilustratu” hitzak, besteak beste, hau esan gura du: “adimenari argia ematea, irakastea, zibilizatzea”.Hori izango da, hain zuzen ere, Ondareari buruzko Europako 2011ko Jardunaldien oinarria: herrikideen adimenari argia ematen, irakasten eta zibilizatzen saiatu ziren zenbait bizkaitarren ahalegina erakustea. Euren historiak kontatzea. Euren lorpenak ezagutzea.
2010 edizioa
Sartu zure historioan
Ondarea sortu zuten pertsonengandik bereizten gaituen distantziak batzutan galarazi egiten digu maizetan ondare horren funts-funtsezko atal batez ohartzea: zergatik?. Zergatik dira ezberdinak erretaula barroko hori eta erretaula errenazentista hura? Zergatik dira gizonezkoak dan tzari bakarrak dantza honetan, beste horretan emakumezkoek ere parte hartzen badute?...
2009 edizioa
Bizkaia bideetan zehar
Antzinatik, bideak gure Lurralde Historikoaren benetako arteriak izan dira, eta lurraldea egituratu izan dute hainbat mailatan.
2008 edizioa
Baserriko bizimoduaren eta ofizio tradizionalaren ondarea
“Baserriko bizimoduaren eta ofizio tradizionalen ondarea” barruan daude, nekazal jarduerarekin zerikusian dauden elementuak, gero abeltzaintzatik pasatuz, gure ibaien uraren indarrarekin jarraituz eta kostaldea eta beronen itsas-dinamikara iristeraino.
2007 edizioa
Jaurerriko zalatariak: harresiak, dorreak eta gotorlekuak.
Ondarea baloratzea politiken eta kultur egitarauen helburu nagusienetako bihurtu da...
2006 edizioa
Burdinaren paisaiak
Aurreko urteetan bezala, Bizkaian bada jendearen arreta bereganatu nahi duen gai jakin bat, gure ondarearen alderdi nabarmen bat ukitu nahi duena. Burdinaren paisaiak leloa ardatz hartuta, zenbait jarduera antolatu dituzte gure lurraldearen historian sakon errotuta dagoen alderdi bat gogora ekartzeko asmoz, alegia: burdin minerala. Eta gogorazte ariketa hori hainbat ikuspegitik egin nahi dute: meatzaritza, paisaia, eraiki zuten ondarea...
2005 edizioa
Ibilbidea Bizkaiko hiribilduetan zehar
Ondarearen Europako Jardunaldien edizio hau Bizkaiko hiribilduei eskaintzeak denboran zeharreko ondarearen eta hiri-jardueren zeharkako irakurketa ahalbidetzen du. Programatutako hainbat jardueraren bidez, gure kultura-ondarearen hainbat alderdi ezagutzera hurbildu eta gonbidatu nahi da publikoa.
2004 edizioa
Bizkaiko burges etxebizitza
Hautatutako gaia Bizkaikoa burges etxebizitza da. Eraikin horiek garapen ekonomikoaren eta gure lurraldeak 1850 eta 1936 bitartean bizi izan zituen eraldaketa sozialen adierazgarri dira. Oraingo honetan, hasiera batean gutxiengo batek gozatzeko eraiki zituen familia bakarreko etxebizitza batzuen ateak irekitzen dira, baina gaur egun, birgaitu ondoren, horietako asko erabilera berrietara egokitu dira, eta agerian uzten dute horiek kontserbatzeko eta balioesteko interesa dutela. kita dauden egunak dira...
2003 edizioa
Abadiak, komentuak eta monasterioak
“Abadiak, Komentuak eta Monasterioak” lemaren pean, kanpainak askotariko ondarea nahi du erakutsi, gure historian erabat sartua, artezko adierazpen ugarikoa baina gehienentzat erabat ezezaguna.
2002 edizioa
Berreskuratutako ondarea: egurra eta harria
Aurtengo goiburuak, "Berreskuratutako Ondarea", hainbat erabileratarako berreskuratu diren zaharberritze-lanak, duela gutxikoak edo egiten ari direnak, arkeologia-aztarnategiak, monumentuak eta abar ezagutaraztea du helburu, kultura-ondarean egiten diren esku-hartzeak ulergarriagoak izan daitezen.
2001 edizioa
Ondare Industriala
Deialdi honetan partaide guztiei gai bera proposatu zaie: industria ondarea.Proposamen honen arabera, Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak hasieran zuten eskaintza indartu dute, zenbait eraikin industrialekin. Eraikin horietako batzuek oraindik badihardute, eta bisitatzeak merezi du, euren berezitasunarengatik, ondo kontserbatuta daudelako eta kultura aldetik interesgarri direlako.