OEJ2023

2020 edizioa

Ondarea eta Hezkuntza

2020 edizioa
Ondarea eta Hezkuntza

ASKOTARIKO LOTURAK DITUEN BINOMIO BAT

Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du. Ondasun horietan, kontserbatu beharko liratekeeno eta egungo eta etorkizuneko belaunaldiei transmititu beharko litzaiekeen balioak antzematen ditugu. Komunikazio-prozesu horretan, hezkuntzak funtsezko zeregina betetzen du, pertsonek ondare-ondasunen inguruko ezagutzak eskura ditzaten eta haiekiko errespetuzko eta sentikortasunezko jarrerak garatu ditzaten.

Horrela, museo batera, arkeologia-aztarnategi batera, arte-adierazpen batera edo beste edozein kultura-jardueratara hurbiltzeko dugun modua horren inguruan aldez aurretik dugun ezagutzak baldintzatuko du, eta, aldi berean, bizitako esperientzia berri bakoitzak modu positiboan edo negatiboan elikatuko ditu gure ondorengo ohiturak.

Kultura irakatsi eta ikasi egiten da, eta, txanpon beraren bi alde gisa, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ondasun materialak eta immaterialak sortu ditu denboran zehar, eta horiek aintzatetsi, aztertu, baloratu eta kontserbatu behar dira.

2020ko Ondarearen Europako Jardunaldien helburua egungo eta iraganeko hezkuntza-ekintzak sortutako ondare-multzoa ikusaraztea eta balioestea da; izan ere, neurri handi batean, gutxietsita dago, jendeari ezkutatuta, eta, konponbiderik jarri ezean, desagertzeko zorian.

Urrian zehar, Bizkaiko Ondarera hurbilduko gara publiko desberdinentzako xedaturiko jardueren bide;, betiere, ondare hori ezagutzeko, gozatzeko, baloratzeko eta babesteko beharraz jabetzeko helburuarekin. Aurten, lehen hezkuntzako eskola zaharrek, institutuek, unibertsitateek, arte- eta ofizio-eskolek, patioek, joko-plazek, maisu-maistren etxebizitzek, maistrek, liburuek, kartillek, mapek, argazkiek, eskulanek, jakintza tradizionalek, pertsonaia nabarmenek eta, oro har, gaur egun garena markatu duten eremu formal edo ez-formaleko hezkuntza-esperientzia guztiek hartuko dute protagonismoa.

Ondarea eta Hezkuntza hausnarketarako eta zabalkunderako gaitzat hartuta, ez dugu aitzakiarik aurten Bizkaian beren 20. edizioa beteko duten jardunaldietan parte ez hartzeko.

Gustoko duzu? Partekatu
2020-OEJ

Ikusi edizio gehiago

2022
Ondare iraunkorra
Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa.
2021
Ondare irisgarri eta inklusiboa
Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena.
2019
Ondarea plazara!
Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifik...
2018
Ondarea, emakumeen emaria
Ba al dago aukerarik gure ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko? Agente kulturalei egiten diegun galdera da, baina baita gizarteari ere.
2017
Pasaia bizia
Paisaia: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita.
2016
Etxetik kanpo
Etxetik kanpo: migrazioak eta kultura-ondarea. Gizakiaren grinetako bat izan da beti etxea edo sorlekua atzean uztea...

Gurekin kontaktuan jarri

Zalantzarik izatekotan gure taldearekin kontaktuan jarri kanak hauen bitartez:

944 066 340 telefono zenbakira, pozez erantzungo dizugu.

Idatzi
[email protected]