OEJ2023

2017 edizioa

Pasaia bizia

2017 edizioa
Pasaia bizia

Bizkaiko paisaien eraikuntza

Paisaia: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita.

Paisaiaren Europako Hitzarmena (Florentzia, 2000)

2017an, gure paisaien eraikuntza izango da Ondareari buruzko Europako Jardunaldien gai nagusia. Denboraren joanean, hainbat faktorek esku hartu dute gure paisaia taxutzen, hala nola faktore naturalek, ekonomikoek, sozialek eta kulturari dagozkionek, eta, konplexutasun handiko prozesuak izanik, lurralde osoaren ikuspegitik begiratu behar zaie, ulertuko badira.

Gaur egun ikusten ditugun paisaiak ez dira soilik gure historiaren gertalekuak, ezta bakarrik iraganeko gertakarien lekuko materialak ere.

Halaber dira subjektu aktiboak eta dinamikoak, etengabe eraldatzen, non inguru fisikoak kohesionatu egiten baititu hala kultura-adierazpen materialak nola immaterialak. Azken finean, gure ondarean unitate gorena dira, eta ondare hori, dagokion lurraldearen testuinguruan ez ezik, denboraren garapenean ere ulertzen laguntzen digute.

Aurten, ikuspegi berri batetik begiratzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ikusteko eta ulertzeko modu inklusibo batez begiratzera, iraunkortasunaren ildotik, globalki ulertzeko natura-ondarea eta kultura-ondarea, eta hala haien ezaguera eta babesa errebindikatzeko. Izan ere, ondareak eta paisaiak iragana ezagutzen laguntzen digute, baina, aldi berean, ororen gainetik, oraina ulertzen eta geroa irudikatzen ere.

Gustoko duzu? Partekatu
JEP-2017

Ikusi edizio gehiago

2022
Ondare iraunkorra
Aurtengo gaiak jardueren antolatzaileei gonbit egiten die aztertzeko zein urrats eman daitekeen gure kultur ondare joria eta askotarikoa.
2021
Ondare irisgarri eta inklusiboa
Kultura-ondarea komunitate bat osatzen duten pertsonen isla da; haien balioen, sinesmenen, ezagupenen eta tradizioen autoadierazpena.
2020
Ondarea eta Hezkuntza
Askotariko loturak dituen binomio bat. Kultura-ondarea iraganetik jasotako ondasun-multzo zabal eta dibertso batek osatzen du.
2019
Ondarea plazara!
Oro har, kultura-ondarea ez da izaten pertsona bakar baten obra. Adierazpen kolektiboak izaten dira gure identifik...
2018
Ondarea, emakumeen emaria
Ba al dago aukerarik gure ondarea generoaren ikuspegitik interpretatzeko? Agente kulturalei egiten diegun galdera da, baina baita gizarteari ere.
2016
Etxetik kanpo
Etxetik kanpo: migrazioak eta kultura-ondarea. Gizakiaren grinetako bat izan da beti etxea edo sorlekua atzean uztea...

Gurekin kontaktuan jarri

Zalantzarik izatekotan gure taldearekin kontaktuan jarri kanak hauen bitartez:

944 066 340 telefono zenbakira, pozez erantzungo dizugu.

Idatzi
[email protected]