Abiadura eta distantzia handien aroan bizi gara, baina begibistan ditugu beste mundu baten aztarnak: herriak eta auzoak, baserriak, errotak eta burdinolak; baita lurraldea zain-sistema batek bezala zeharkatzen duten bide-sarea ere. Ibilaldi honetan Oma auzoan barneratuko gara antzinako bideari jarraiki, Kortezubiko landa-gizartearen mikrokosmos hori ezagutzeko.
Bidea izango dugu ardatz, iraganeko izenak, ofizioak eta harremanak kateatzeko. Azken batean, ondare ‘txiki’ horrek unibertso oso bat ezkutatzen duela ohartzeko.