Ibilbide kulturala

“ABELLANEDATIK MUÑATONESERA: Arte gotikoa Enkarterrin. Muñatoneseko San Martingo tailua eta Muñatones-Salazar leinua”

Enkarterrietako Museoak eta El Pobaleko Burdinolak antolatutako ekintza. Museotik Muñatoneserako joan etorriak autobusez burutuko dira. Doako ekintza. Aldez aurretiko izena-ematea ezinbestekoa da Museoko web orrian, hemen.

Azaroak 12, asteartea. Ibilbide gidatua Jesús Muñiz Petralanda eta Iñaki Gutierrez-en eskutik.

Ordutegia:

  • 10:00. Enkarterrietako Museoa. Erdi arotik gugana. Arte gotikoa Enkarterrin” erakusketara bisita. Gotiko beherantiar estilokoa den eta 1520-30 urte inguruan datatutako Muñatoneseko San Martin tailuaren piezan sakonduko da.
  • 11:30. Muñatones Gaztelua. “San Martin: dorrea, portua eta ermita” bisita tematikoa, Muñatones-Salazar familiaren garrantzian sakonduz.
  • 12:30. San Martin baseliza zegoen tokian, Muñatones-Salazar familiaren hilobiratze-lekuan, garaiko hileta-ohiturak eta tailek erlijio-ikur gisa duten garrantzia sakonduko ditugu, mendeetan zehar ermitaren buru izan zen San Martingo tailua ardatz hartuta.
  • 13:30. Enkarterrietako Museora iristea.

Biltzeko tokia: Enkarterrietako Museoa (Abellaneda, Sopuerta).

 

Ibilbide kulturala: “Abellanedatik Muñatonesera”

Eguna

2024 Azaroak 12
Amaituta
10:00 am

TOPAGUNEA

Enkarterrietako Museoa

Ekintzaren hizkuntza

Euskara, Gaztelera

PREZIOA

Doan

ANTOLATZAILEA

El Pobal Burdinola eta Enkarterrietako Museoa