Bisitaldian parte hartuko dutenek bide- eta sare-lotune gisa ezagutuko dute Portugaleteko hiribildua, hainbat mailatan: historikoa, Done Jakue Bideari eta Alde Zaharrari dagokienez; komertziala, artile-ibilbideari eta baserritarren azokari dagokienez, eta marinela, Portugaleteko Portuari, itsasaldiei eta industriari dagokienez.
Esperientzia sentsorial inklusiboa izango da bisitaldia (begiratu eta gogoratzeko, begiak itxita); izan ere, MTii Mapen plataforma erabiliko da eta parte-hartzaileei entzungailuak eta mozorroak emango zaizkie. Telefono mugikorra ekarri beharko dute parte-hartzaileek, Internet konexioduna.
Gazteleraz: urriak 3, 10 eta 24
Euskeraz: urriak 17