Zubieten gaudela, Errege Bidetik saihesbide bat hartuko dugu, eta Zalduko haranera barruratuko gara, Azkari/Azkarai eta Urtusaustegitik zehar, kontzejuko kuadrilla
urrutikoena lotzen zuen bidexkatik, eta, bitartean, inguruko kultura- eta natura-ondareaz gozatuko dugu.
Oharra: 5km lineal inguru. 2 ordu eta erdi iraungo du gehien jota. Oinetako eta jantzi egokiak (inguru eta eguraldiaren arabera) ekarri behar dira (kapusaia, euritakoa, …). Era askotako bide-zoruak: asfaltoa, zementua, lurra. 60m-ko desnibela, baina bi tokitan, aldapa handia.