Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak “Bide berriak” argazki-lehiaketaren deialdia egingo du urrian.
Lehiaketa honetan, Bizkaiko meatze-arroko meatzaritzaren inguruan sortu ziren bide berriei, lanera joateko ibilbideei, trenbideei, plano inklinatuei, meategietara, ospitalera… joateko bideei, lotura berriei eta meatzaritza ardatz duten ibilbide berriei buruzko argazkiak aurkeztuko dira.
Lehiaketaren oinarriak museoaren webgunean edo sare sozialetan kontsulta daitezke. Argazkiak aurkezteko epea: urriaren 15a, azaroak 15.
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA