Ibilbide gidatua, jende guztiarentzat
Bolue harana zeharkatuta, Berango eta Getxoko Larrañazubi auzoak (eta bertoko errota protoindustriala) Martiartutarren Erandioko dorretxearekin lotzen zuen Martiarturako Erdi Aroko bide zaharrak. Bide horren zati batetik, eta Bolue errekan zehar doan ibai-bide baten tarte batetik jarraituta, ibilbide gidatua egingo da hezegunetik Martiartu dorretxera. Horren bitartez, Bolue haraneko alderdi naturalak eta historikoak ezagutaraziko dira, bertan Getxo udalerriko txokorik naturalenetako batzuk baitaude.
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA