Hainbat ibilbide izengabetatik ibili ziren bilbotarrak, urteetan zehar, eta bide horietan ez da geratu hiribilduko kaleen trazaduran begi hutsez antzeman daitekeen aztarnarik. Horietako bide bat neska-mutilek Udal Eskoletara joateko ibiltzen zutena da. Eskola horiek, XIX. mendearen azken laurdenean eraiki ziren hiribilduko hiribilbean ume-kopuru ugaria alfabetatu eta eskolatzeko. XX. mendearen lehenengo hamarkadetan hogeita hamar eskola baino gehiago zeuden, eta horietara 10.000 ikasle inguru joaten ziren. Eraikin eta instalazio bikainak geratu zaizkigu, udal-arkitekto gailenek (Ricardo Bastida, Pedro Ispizua eta Gregorio Ibarreche) diseinatu eta eraiki zituztenak.
Eskola horietako batzuk (Tomás Camacho, Sánchez Marcos eta Cervantes) ezagutzera animatzen zaituztegu, eta ibilbide horretan, Iralabarritik Zabalgunearen erdialdera joango gara. Eraikinen arkitektura-, eskola- eta historiaondarea ezagutuko dugu, eta haien ikasgeletatik, jolastokietatik eta kantinetatik ibili ziren maisu-maistren eta ikasleen bizi-esperientziak gogora ekarriko ditugu.
Oharra: 10:00etan (gaztelania) eta 10:15ean (euskara)
Hezkuntza ondareko bideak.
Eguna
- 2024 Urriak 19
- 10:00 am
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA
HURRENGO ERREPIKAPENAK