Antzinakoak dira Mallabia eta bere auzoetan heriotza-errituei erreferentzia egiten dieten aztarnak, euskal gizarteak historikoki heriotzarekin duen loturaren adibide. Herrian kontserbatzen den hileta-ondareak Historiaurretik hasi eta gaur egunera arteko bidaia egitea ahalbidetzen dute.

Euskal Herriko herri eta auzoetan egun kontserbatzen den hileta-ondarea ez da batere mugatua. Landa-guneetako egunerokotasuna antolatzen zuten kode sozialekin batera, ezin dugu ahaztu heriotza ere antolatutako gertaera zela. Historia eta istorioak nahasten diren honetan denboran bidaiatuko dugu, antzinako Mallabiko bizimodu eta ohitura erlijiosoak ezagutuz; bereziki, heriotzarekin lotura dutenak. Andabide bat izango balitz bezala, Euskal Herrian heriotzaren inguruko tradizioen garapen eta eboluzioa aztertuko dugu.

Oizko estazio megalitikoa, Zengoitiko San Joan, Andra Mari Jasokundearen Eliza eta egungo hilerria ikertuz, heriotzaren sinesmenez eta ohiturez osatutako segida historikoa osatuko dugu.

 

Oharrak: Mallabian autobusa hartuko dugu ibilbidea egiteko.

 

Tags: MALLABIA
Ekintza mota

“Andabidea zordanbidea”. Mallabia eta hileta-errituak historian zehar.

Eguna

2024 Urriak 19
10:00 am

TOPAGUNEA

Mallabiako Udalean

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

Informazioa: ejardunaldiak@gmail.com edota Gerediaga Elkartean 946818066 Erreserbak: web gune honetan erreserba botoia sakatuta

ANTOLATZAILEA

Mallabiko Udala eta Gerediaga Elkartea
  • 1Tiketa
  • 2Bertaratutakoak
  • 3Erreserba
  • 4Konfirmazioa
Form/ticket icon icon
Ibilbide gidatua - Ruta guiada
Form/up small icon icon Form/down small icon icon
Eskuragarri dauden Tiketak: 1
"Ibilbide gidatua - Ruta guiada" txartela agortuta dago edo ez dago eskuragarri data batzuetarako. Saia zaitezke beste sarrera edo data batekin.

Itxaron-zerrendan lehen pertsona zara

Total: 0