Bizkaiak “Gida Bira, gure museoak bertsotan” ekimenarekin ospatuko du Euskararen Eguna. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, foru museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin.
Arrantzale Museoan: azaroaren 29an, 18:00etatik aurrera.
Ander Elortegi eta Enare Muniategi bertsolarien eskutik, “Bermeo Portu Zaharra 1877-2024” erakusketan murgilduko dira.
Bisita gidatuan parte hartzeko izena eman beharko da ezinbestez museoan:
946 881 171, arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus
