Otxandio bidea da, eta bidea bera Otxandio da. Ulertzeko zein arrazoi egon ziren uri honen sorreraren atzetik, lehenengo eta behin, ezagutu behar duguna kokapena da: mugaren ertzean, baita bidearen barnean. Horregatik errepidea da Otxandioko bizkar hezurra eta zaina.

San Roke ermitan hasiko da bisita; bertan topo egiten baitute muga eta bidea. Aduana Zaharretik pasa, Uribarrena zeharkatu eta Ospitaleraino ailegatuko gara. Ospitalean ostatua ematen zen uriaren eta bidearen aldamenean, hartzeko handik Santa Marina elizako bidea ulertu ahal izateko zer nolako garrantzia eduki zuten sasoi batean eraikin eta erakunde hauek gure gizartean. Elizatik plaza eta han kokatzen diren eraikinak: udaletxea, frontoia, pasealekua. Denak bidearen alboan. Artekale hartuta Andikona plazara heldu, eta Urigoienatik bidea jarraituko dugu Otxandioko eraikinak eta historia ezagutzen, uzteko uria muga-gurutzea alde batera uzten dugunean, apurka apurka San Antonio ermitara heltzeko, eta bisita horrela bukatzeko.

Tags: OTXANDIO
Ekintza mota

Bidea, muga eta uria

Eguna

2024 Urriak 19
Amaituta
5:00 pm

TOPAGUNEA

Otxandioko plazan

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

Informazioa: ejardunaldiak@gmail.com edota Gerediaga Elkartean 946818066 Erreserbak: web gune honetan erreserba botoia sakatuta

ANTOLATZAILEA

Otxandioko Udala eta Gerediaga Elkartea