Iurreta ondo komunikatuta egon den herria izan da beti, horren adibide da gaur eguneko A-8 autobidea eta honen ordainlekuetako bat bertan izatea. Alabaina, gure herria beste toki batzuekin lotu izan duten bideak ez dira beti norabide berean joan. Aspaldi, Gaztelako goi lautada eta Kantauri itsasoa batzen zituen bidea oso garrantzitsua zen. Iurretako “Montoi” inguruan Ibaizabal gurutzatu, gaur egun Bixente Kapanaga izenez ezagutzen dugun kaletik igaro eta Iurretako plaza ingurutik Goiuriara igotzen zen bidea. Han, Gallanda barrenetik Laixiar inguruetara pasa eta Maumeko ataritik Iurretako lurretatik aldentzen zen kostaldera bidean.

Jardunaldi hauetan Iurretako auzo honetako sekretu eta datu esanguratsuenak deskubritzeko. Nondik nora egiten zuen garai bateko bideak? Zer dakigu inguru haietako harrobiez? Nola sortu zen Goiuriako ermita? Zer bilakaera izan du landa eremuko arkitekturak?… Galdera hauek erantzuten saiatuko gara 2024ko ondarearen jardunaldietan.

Tags: IURRETA
Ekintza mota

Goiuria oinez

Eguna

2024 Urriak 26
11:00 am

TOPAGUNEA

Goiuriako ermitaren ondoko parkinean

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

Informazioa: ejardunaldiak@gmail.com edota Gerediaga Elkartean 946818066 Erreserbak: web gune honetan erreserba botoia sakatuta

ANTOLATZAILEA

Iurretako Udala eta Gerediaga Elkartea
  • 1Tiketa
  • 2Bertaratutakoak
  • 3Erreserba
  • 4Konfirmazioa
Form/ticket icon icon
Ibilbide gidatua - Visita guiada
Form/up small icon icon Form/down small icon icon
Eskuragarri dauden Tiketak: 22
"Ibilbide gidatua - Visita guiada" txartela agortuta dago edo ez dago eskuragarri data batzuetarako. Saia zaitezke beste sarrera edo data batekin.

Itxaron-zerrendan lehen pertsona zara

Total: 0