Gure “Haize-orratzak Bizkaian” erakusketari amaiera emateko, Jesus Muñiz arte-historialariak hitzaldi bat emango du El Pobaleko Burdinolan. Bertan, haize-orratzez haize-orratz bidaia original bat proposatuko digu, arte unibertsalaren hainbat garai eta monumentu zeharkatzeko.
Hitzaldiaren ondoren, Jose Pablo Arriagaren instalazio artistiko honetara egindako azken bisita gidatuaz gozatuko dugu, Euskal Museoko haize-orratzen bilduma batetik abiatuta, Burdinolako lan-espazioak estetika borobil eta berezi batekin eraldatu baititu.
El Pobaleko Burdinolan
Ekainak 7, larunbata
11:00etan
Gaztelaniaz
Doako jarduera
Erreserbak: 629 271 516 / elpobal@bizkaia.eus