

Hitzaldi-zikloa: Ondare immaterialaren kontserbazio materiala
Jarduera honetan Bizkaiko ondare immaterialaren eta honen idatzizko erregistroa den euskarri materialen arteko harremanak aztertuko dira. Lau hitzaldi izango dira (astean behin), ondare horren bilduma nagusietako batzuk ezagutzera emateko, hainbat adierazpenetan: usadioak eta ohiturak, musika edo literatura.
Urriaren 2a, 19:00etan. Bizkaiko tokian tokiko usadio eta ezagutzatik Euskal Herriko Atlas Etnografikora. Anton Erkoreka Barrena.
Urriaren 9a, 19:00etan. Bizkaiko mitologia: ahozko ondarez hurbilpena. Jon Mentxakatorre Odriozola.
Urriaren 16a, 19:00etan. Gernikako dantza-koplak. Javier Kaltzakorta Elortza.
Urriaren 23a, 19:00etan. Bizkaiko bertsogintza. Xabier Amuriza Zarraonandia.
- Erreserba Ondarean: Ez