

Ibilbide mitologikoa; Baltzola eta jentilzubi
Sugaar, Mari, Basajaun, Jentilak… Baltzola eta Jentilzubi bezalako paraje ikusgarri batean, beraien kondaira zaharrak ezkutatzen dituzten izaki mitologikoak dira. Ibilbide erraz honetan, beraien sekretuak eta toki honetan errotuta dauden kondaira zaharrak ezagutuko ditugu, baita beste hainbat ere. Bertoko zuhaitz espezie nagusiekin lotutako sinesmenak eta erritoak kontatuz, basoaren antzinako kulturari buruz ere zertxobait gehiago ikasiko dugu. Altxor inmaterial zoragarri hau gure atzamar puntekin ukitzera gonbidatzen zaitugu.
- GJH: Osasuna eta ongizatea, Kalitatezko hezkuntza, Genero berdintasuna, Lehorreko ekosistemetako bizitza
- Erreserba Ondarean: Ez