Erromatarren garaitik, Bizkaiko kostaldean garraio- eta kabotaje-ontziak ibili dira. Itsasertzeko komunikazio-bide horien beharrek hizkuntza berezia sortu zuten, itsasoko jendeak soilik interpreta zezakeena. Mitologiak, erlijioak, arkitekturak, itsas kulturak eta merkataritza-beharrak bat egin zuten kostaldearen eraldaketan, itsas beharren arabera.
Ibilbide liluragarria Bizkaiko itsas paisaian zehar, gure marinel eta arrantzaleek ikusi zuten bezala.