Ba al zenekien eskuizkribuak urrez, zilarrez edo eztainuz “argitzen” zirela? Eta eszenei kolorea ematen zieten pigmentuak landare, molusku eta baita artsenikotik ere lortzen zirela?
Erdi Aroko eskuizkribuei buruz gehiago jakin nahi baduzu eta kaligrafiaren eta ilustrazioen artearen zuzeneko erakustaldi batean parte hartu nahi baduzu, hurbil zaitez El Pobalera. Egun honetan Ana Prestamero arte aditua, Marisa Lacarta kaligrafo aditua eta Javier Gandarillas marrazkilaria izango ditugu.
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera berezi hau programatuko da maiatzaren 18an, larunbata, 11:00etan.
Doako sarrera izango du.
Beharrezkoa da aldez aurretik erreserba hartzea elpobal@bizkaia.eus helbidera idatziz edo 629271516 telefonora deituz.