

Legarmendi: gerra-aztarnatik aisialdi-gunera
Berreskuratutako espazioa da Legarmendi. 1936ko gerran frontearen parte izan zen eta bertatik italiarrak eta “alkandora urdinak” pasatu ziren, baita mediku argentinar bat ere. Iaz EHUko arkeologo talde batek lubakiak eta babeslekuak industu zituen herritarrekin auzolanean. Legarmendi gerrak ostutako espazio arkeologiko bat baino askoz gehiago da. Etimologia eta geologia uztartuz, “Legarren Mendia” deskubrituko dugu; baita jada desagertzear dagoen Legarregi baserria ere. Inguruan basoaren ustiaketa-modu tradizionalak eta ahozko ondarea batu egin dira: Magdalenako ermita, baserri bakoitzaren istorioak, “Potzu” izeneko iturri miragarria, etab. Jardunaldia topaketa bat antolatzeko aprobetxatuko dugu. Arratsaldean, bertan elkartuko gara adituak eta herritarrak, iraganeko objektuak eta gaur eguneko bizipenak partekatzeko.
OHARRA:
Urriaren 21ean, plazan 10:30ean, Magdalenako ermitan 11:30ean eta Goikolau elkartearen
aretoan (Aransolo 3 behea.) 18:30ean
- Erreserba Ondarean: No