

Lekeitioko errekak: emakumeen lantoki eta bilgune
Lekeition izan ziren erreken (garbitegiak) memoria berreskuratu nahi izan dugu erakusketa honekin. XIX. mendetik aurrera errekak eraiki ziren udalerri ia guztietan arropak eta bestelako ehun eta oihalak garbitzeko.
Lan gogor hau emakumeek egiten zuten, hasieran ibai ertzetan, geroago eraikitako erreketan, herritarren osasuna eta bizi kalitatea mantentzeko ezinbestekoa izan zena. Lantoki horiek, emakumeen sozializaziorako espazio ere bihurtu ziren, etxeetako lan erreproduktiboa espazio publikora ateraz.
- Erreserba Ondarean: No