Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik.

Lekeitio hiriak bere nortasun juridikoa hartu zuen Uri-gutunaren bidez. Izan ere, horren bitartez, Bizkaiko Andrea zen Maria Diaz de Harok eman zion historian sartzeko aukera. Aurrerantzean, Lekitioko izaera juridikoa testu horrek moldatu zuen.

Baina juridikotasunaren gainetik eta azpitik, zernolako Lekeitio zen hura? Nortzuk lekeitiarrak? Zernolako eskubide eta zamak jarri zizkien lekeitiarrei Bizkaiko Andreak? Uri gutun horren esanahia gaur egunean zein da? Horiek erantzuteko ahaleginak egingo dira hitzaldian zehar, modu didaktiko batez, gaurko lekeitiarrei transmititzeko euren historiaren zati garrantzitsua.

 

Erakusketa: Urdin eta berde artean

Harresiari buruzko hitzaldia: Horma zatiek kontatzen digutena

 

 

Tags: LEKEITIO

Lekeitioren sorlegea, herritik hirira

Eguna

2025 Otsailak 08
Amaituta
12:00 pm

TOPAGUNEA

Azkue Aretoa (Kultur Etxea) // Resurrección M. de Azkue kalea 5

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

Harrera librea edukiera bete arte

ANTOLATZAILEA

Lekekitioko Udala