Ibilbide honekin lurraldean denborarekin garatzen joan ziren landa- eta hiri-ezarkuntza mota desberdinak ezagutuko ditugu. Egun osoko, autobusez egingo dugun, ibilbide honetan; Durangaldek Bizkaiarekiko izandako gizarte- eta politika- antolamendu bereziak ezagutuko ditugu.
Garai herrian hasi. Momoitioko San Juanek lehenengoko mailaren egituraketa sozio-politikoa ulertuko dugu: Kofradia. Gero elizateak azaldu eta Garaiko Elizabarri, Udaletxea eta San Miguel Goiaingeruaren elizak ezagutuko ditugu. Bakoitzak ekarritako mokadua jan eta gero, arratsaldean Abadiñon murgilduko gara. Egituraketa historiko berriei aurre egiteko, koordinatzeko beharra eta berarekin batera Gerediagako batzarra sortzen dala azalduko dugu. Merinaldeko antolaketa administrazioa zentro baten beharra azaltzeko Astolako auzitegia eta kartzela bisitatuko dugu. Jarraituz Muntsaratz dorrea bisitatu eta bukatzeko Elorrioko San Agustin Etxebarria ikusiko dugu.
Oharra: Egun osoko ibilbidea izango da. Abadiñon autobus bat hartuko dugu eta arratsaldean bertan bukatuko da. Bakoitzak bazkaltzeko beharko duena ekarri beharko du.
Merioaren ibilbidea
Eguna
- 2024 Urriak 12
- Amaituta
- 10:30 am
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA