Itsasmuseum Bilbaok Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatuko du Bizkaiko migrazioari buruzko hausnarketa eta elkarrizketa jardunaldi batekin.
Abenduaren 19an, Migratzailearen Nazioarteko Eguna dela eta, Itsasmuseum Bilbaok, Bilboko Udalaren Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Sailaren eta Begirune Fundazioaren laguntzarekin, jardunaldi parte-hartzaile bat antolatu du, 50eko hamarkadako mugimendu masibotik gaur egungo errealitatera bitarteko Bizkaiko migrazio-prozesuak aztertzeko. Migrazioari buruzko zurrumurruak eta estereotipoak desegitea bilatzen duen ekimena da, iraganeko eta egungo esperientzien arteko antzekotasunak nabarmenduz.
- Proiekzioa: Topaketa Lanetik auzora (37’) proiektatuz hasiko da. Josune Delgado artistaren ikus-entzunezko pieza honek Bizkaiko memoria industriala berreraikitzen du, 50eko hamarkadan hasitako Ezkerraldeko migrazio-mugimenduko langileen bizipen intimotik abiatuta, orainarekin ahozko eta ikusizko elkarrizketa bat ezartzeko.
- Mahai-ingurua: Ondoren, Josune Delgadok eta Angélica Dass argazkilari eta aktibista brasildarrak -Bilboko sei ikastetxetan garatutako Sustrairik gabeko zuhaitzak ez du aurrera egiten proiektuaren sortzaileak- Begirune Fundazioko Antropologian doktore den Andrea Ruiz Balzola eta Soziologian doktore den Xabier Aierdi Urrazaren eskutik identitateari, memoriari, sustraitzeari, deserrotzeari eta kultur aniztasunari buruzko elkarrizketa izango dute. Beren arte-lanen bidez, migrazio-prozesuak eta, tokikoak izan arren, koordenatu unibertsalak dituzten esperientziak aztertuko dituzte.
- Solasaldi irekia: Azkenik, mikrofonoa irekiko da, bertaratutakoek beren esperientziak eta gogoetak parteka ditzaten.
Belaunaldien arteko zubiak eraiki nahi dituen jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, memoria, elkarrizketa eta enpatia gune batean.
2024ko abenduaren 19an, 18:00etan, Itsasmuseum Bilbaon.
Migratzaileen Nazioarteko Egunaren aldeko topaketa
Eguna
- 2024 Abenduak 19
- Amaituta
- 6:00 pm
TOPAGUNEA
PREZIOA
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA