

Munduari bira zuhaitzen bidez
Kontinente guztietan zehar ibilbidea egingo dugu, Arboretumean dauden espezieetatik abiatuta, zuhaitzek latitudearen, hostoen, adarren edo azalen egituren araberako egokitzapenak azalduz; sekuoietatik pikeetaraino edo zume negartitik artelatzeraino edo mimosatik pagora. Txikienentzat, jarduera osagarriak antolatuko dira, hala nola, inurri begiekin ikustea edo zuhaitzen taupadak entzutea, mundua hautemateko ezohiko ikuspegia emanez.
Ondare Jardunaldien gaiarekin lotuta jarduera bat proposatzen dugu: Arboretumean dauden landareetatik pigmentuak eta esentziak ateratzea.
- Erreserba Ondarean: No