

Nola prestatzen da organo kontzertu bat?
Musikak bizia hartzen du interpretatzaileek birsortzen dutenean, kasu honetan, organo-interpretatzaileek, bai partitura baten bai inprobisazioaren bidez.
Paregabeko une horien atzean organo-jotzailearen nahiz antolatzaileen lan itzela dago.
Jarduera horren eskutik, prozesu antolatzaile eta artistiko hori —askotan, ikusezina— hurbilduko diogu jendeari, kontzertua sortzen denetik giroan durundi egiten duen azken txalora arte.
Organo-kontzertu txiki batek emango dio amaiera jarduerari.
- Erreserba Ondarean: No