Ibilaldi iruzkindun bat proposatuko dugu, historiaz beteriko ibilbilde benakeroa, hots, burdin zaina garraiatzekoa, ezagutzeko. Salazartarrak jabetu ziren bide hartaz, handik igarotzeko eskubidea berenganatzeko asmoz. Baina Somorrostroko herritarrak herri-basoen alde agertu ziren eta, ondorioz, berrehun urte inguruko auzia sortu zen.Ibilaldia Muskizko Renfe geltokian hasiko dugu, Muñatones Gaztelutik eta Salazartarren garai bateko San Martin portu benakerotik gertu.
Bide horretatik Triano eta Picon landetara iristen zen, zeinetan materialak prestatzen ziren garraia zitezen: alde batetik, Trianoko mendietatik erauzitako burdin zaina, aukeratua eta txikitua, eta, bestetik, ikatz oso xehea, gurbitzetako eta arteetako adarrekin egiten zena, su-ontzietarako eta suak pizteko. Barbadun ibaiko portuetaraino garraiatzen ziren materialak eta itsasontzi benakeroetan kargatu, Kantauri itsasoko ertzeko burdinola guztietara eramateko. Salazartarrek negozio hori berenganatzen saiatu ziren, bidea erabiltzen zutenei kobratzeko nahian, eta asmo horrek berrehun urte inguruko auzia sorrarazi zuen.
Ibilaldia Muskizen amaiatuko da, otamen baten eta azalpen batzuen eskutik.
Oharrak : Iraupena 3 ordu eta erdi, zailtasunik gabe, mendiko oinetakoak. Dibulgazio-materiala emango da.
“Benakeria”: bena ateratzea, lantzea eta garraiatzea (bena, zaina: burdin minerala, % 60 menarekin).
“¡Por Putxeta arriba van …!”
Eguna
- 2024 Urriak 20
- 10:00 am
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA