Irudia: Santa Maria Katedrala Fundazioak utzitako argazkia
@FotoQuintana
1325ean Bizkaiko andreak Lekeitioko hiribildua fundatu zuen. Baina herria lehen ere bazegoen. Portu txiki bat zen, sortaldetik mendebaldera zihoazen bide zaharrak – Donejakue Bidea – hegoaldetik iparraldera zihoazen beste batzuk ordeztu zituztenean: Gaztelako Mesetatik Flandriako kostaldera zihoazenak. Lekeitio bide erdian zegoen eta aukera aprobetxatzen jakin zuen.
Fundazioak portu hura hiribildu bihurtu zuen, bere foru eta pribilegioekin. Gizarte oparoa sortu zen, baina baita desadostasunak, hala nola ondoko elizateekin izandako liskarrak, ia heresiara iritsiko zirenak.
Juan Manuel González Cembellinek emango du hitzaldia.