Hitzaldi eta argazki erakusketa.
1888an iritsi zen trena Gernikara. Inguru honetako eguneroko bizitzan, industrian eta aisian iraultza ikaragarria izan zen. Baina zeintzuk izan ziren trena Gernikaraino iristeko benetako arrazoiak? Nor zegoen proiektu honen atzean?
Alegria Jauregiak, Euskal Herria Museoaren egungo egoitzak, lotura estua du gertakari historiko honekin.
Gernikazarra historia taldeko Txato Etxanizek dena argituko digu Museoan emango duen hitzaldian.
Gainera, argazki erakusketa batek gaia ilustratuko du urrian zehar.
Hizkuntza: Gaztelera.