Bizkaiak “Gida Bira, gure museoak bertsotan” ekimenarekin ospatuko du Euskararen Eguna. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, foru museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin.
Txakolin Museoa-Txakolingunean: abenduaren 1ean, 12:00etan. Jone Larrinaga eta Asier Galarza bertsolariak ibiliko dira bisitariak gidatzen.
Bisita gidatuan parte hartzeko izena eman beharko da ezinbestez museoan:
94 602 85 13 , txakolingunea@bizkaia.eus
