Rocío Fernández AmezuakAmezua Arts Restaura-ko kideakXIV.mendearen hasieran datatutako Gordexolako hiru tailuren zaharberritzea burutuko du. Datozen hilabeteetan zaharberrituko diren hiru pieza hauek, hasierako gotikoko estilokoak, Museoko aldibaterako erakusketaren (Erdi Arotik gugana, arte gotikoa Enkarterrin) parte dira. Zaharberritze lanak Bizkaiko Batzar Nagusiek finantzatuko dituzte.

Abenduaren 14an burutuko dugun zaharberritze Solasaldi-tailerra Rocio Fernandezek eskainiko du. Bertan, Rociok  zaharberritu berri duen Lartundoko San Bartolome pieza eredu hartuta, arte lanen berriztatze prozesuen konplexutasunaz arituko da aditua,   piezen zaintza egokirako jarraibideetan sakonduz.

 

Doako ekintza. Aldez aurretik izena-ematea ezinbestekoa: www.enkarterrimuseoa.eus

 

 

Tags: SOPUERTA
Ekintza mota

Zaharberritze solasaldi-tailerra.

Eguna

2024 Abenduak 14
Amaituta
11:00 am

TOPAGUNEA

Enkarterrietako Museoa (Abellaneda, Sopuerta)

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelera

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

www.enkarterrimuseoa.eus

ANTOLATZAILEA

ENKARTERRI MUSEOA / MUSEO DE LAS ENCARTACIONES