ZorionEM eta EnkarterriON: Familientzako Gabonetako ekintza
Gabon hauetan hurbildu familian Museora Enkarterriko itsas mundua ezagutzera!
Ba al zenekien Enkarterrietako biztanleek antzinatik Atlantiar itsasoko ontzirik onenak eraiki eta nabigatu zituztela? Merkatari, pirata eta kortsario ugari egon zirela?
Modu parte hartzaile eta esperimentalean familientzako prestaturiko ekintza honen bitaztez gure eskualdeak itsasoarekin izandako harreman estua deskubrituko dugu.
Museoa ontziola bihurtuko dugu eta antzinako teknikak erabiliz garaiko ontzi baten erreplika berreraikiko dugu.
Nori zuzendua: 8 urtetik 14 urte bitarteko umeak helduek lagunduta
Egunak: Abenduak 22, igandea, eta Abenduak 28, larunbata
Doako Ekintza. Aldez aurretik izena-ematea ezinbestekoa (parte hartzaile bakoitzeko izen-emate bat bete behar da) .
Informazioa eta izena ematea: www.enkarterrimuseoa.eus
“Itsasoratu gurekin” ekintza didaktikoa
Eguna
- 2024 Abenduak 22
- Amaituta
- 11:00 am
Ekintzaren hizkuntza
ANTOLATZAILEA
HURRENGO ERREPIKAPENAK