Oparoaldi betean, 1555ean, Lekeitioko kontzejua marea-errota bat eraikitzen hasi zen, garai hartan jarduera-mordoa zegoen inguru batean, izan ere, Arropaingo errenteriak, goraldi betean, burdin mea jasotzen zuen burdinola eta erriberako ontzioletarako.
Europa iparraldetik zetorren teknologia berria erabili zen. Errotaren barrualdea bisitatuko da eta bertan bi bideo ikusiko dira: paduraren biodibertsitateari buruzko bat eta errotaren historiari buruzko bat.
Ondoren, marea-errota nola zebilen azalduko da.