Egilea: Guillermo Ruiz de Erentxun Elkoro
Aditua bideetan
Bizkaiko orografia malkartsuak, antzina landa-lurra nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jardueren bidez ustiatzeko okupatu izanak eta kolektibitatearen ikuskera errotuak sortu zuten bide-sare korapilatsua, zeinak pixkanaka, mendeetan zehar, lurralde exijente hura egituratu zuen, eta horrek abantzamendu- eta berdintasun-egarria zuen gizarte baten buru-argitasun guztia behar izan zuen. Bide-sare hori herri-bideek osatzen zuten, hots, herriaren bideek, bizitzaren bideek, alegia.
Gure gainerako ondare historikoarekin gertatu ohi den bezala, gure ibilbideen bereizgarria ez da monumentaltasuna; izan ere, erromatarrek ez zuten apenas bide-aztarnarik utzi, eta Donejakue Bide famatua ez zen gure lurraldetik igarotzen.
Gure lurraldea bereizten duena, ordea, landa-bideen sare handi bat da, Behe Erdi Arotik gaurdaino, mendeetan zehar, gure bizitzarako funtsezkoak izan diren beste batzuk baino hobeto garatu zena. Bide haiek, hainbat motatakoek, komunikazio-erabilera eta -zeregin guztiak izan dituzte iraganean eta oraindik dituzte gaur egun.
Egun, zaila egiten zaigu irudikatzea gure geografia aldapatsuko hainbat landa-txokotako nekeak, eta are zailago, baloratzea bide haiek mendeetan zehar zer esan nahi zuten, gurdien triki-trakapean (gurdibideetan), hauek igarotzen ikusten: ferrak; salgaiak; gorpuak andetan, gurutzaren atzetik, hilobiratzeko bidean (andabideak, gorputz-bideak, elizbideak, hilbideak); ehotzeko aleak; tropak presaka; artilea Europarantz; burdina; ikatza burdinolara; ardo alaia; belar ondua sabaira, eta haritzaren zurezko habe handi-handiak, jauregia edo eliza eraikitzeko, edo ontziolarako.
Bide horiek guztiak, inoiz, “Errege Bide” izendatu ziren, titulartasunagatik baino, hirigune nagusiak komunikatzeko zuten garrantziagatik; izan ere, elizateak arduratzen ziren haiek zaintzeaz, Bizkaiko Lege Zaharrak aginduta.
Lehenengo kokaleku egonkorrak Bizkaiko haran guztietako mendi-mazelen erdialdean kokatu ziren, eta kota horretako bide eta ibilbideen bitartez lotzen ziren elkarrekin, zentrokideki antolatuta, haranaren hondora iritsi arte, XIII. eta XIV. mendeez geroztik hura “konkistatu” egin zenean. Hala ere, XV. mendera arte ez zuten botere publikoek interesik agertu bide eta bidarrietan.
Harrezkeroztik, makina hidraulikoak bizitza ekonomikoan nagusitu zirenetik, hiri-bizitzan osotasuna sortu zen. Horren ondorioz, bide erradialak egin ziren mendi-mazelen erdialdean zeuden kokaleku bakoitzean, auzune eta baserri bakoitzean, hiriguneetara joateko, herrialdean sortu ziren merkataritza- eta gizarte-jarduerak garatzeko helburuz. Hala, neurrira eginiko bide-sare korapilatsu baten marasma-sare adierazgarria sortu zen; J.M. Barandiaran etnologo gailenaren hitzetan,“caminos que unen las casas de la vecindad entre sí; la vecindad con el núcleo urbano o con una vía principal; o bien la vecindad con sus terrenos de monte comunal”.
Mendeetan zehar, baserri aberatsak bide ondoan eraikitzen ziren, pribilegioaren adierazgarri gisa, eta artzainen eta mendiko nekazarien baserri txiroak, aldiz, hiriguneetatik hain urrun zeudenez, oinetakoak aldatu behar izaten zituzten artzainek eta baserritarrek haietara hurbiltzen zirenean. Gaur egun, pribilegioa aldatu egin da, eta bidea karga eta pribatutasun-erasan bilakatu dira, baina hori ez da bidearen edo baserriaren errua; garaiak aldatu egiten dira, eta bideek erabilera berrietara moldatu behar izaten dute.
Gaur egun, beste erabilera batzuek iraunarazten dituzte bideak, eta beste arrazoi batzuek adierazten digute ahaleginak egin behar ditugula bideak ezagutu eta modurik onenean zaintzeko, hots, horiek erabiltzen.
Azken urteotan, “pribatutasunaren” urteotan, herri-bideasko usurpatu dira, baina, zorionez, Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan hiru agiri oso eta digitalizatu ditugu, eta horiei esker, xehe-xehe ezagut dezakegu nolakoa zen Bizkaiko herri-bideen sarea:
- Los cuadernos topográficos de la Diputación de Bizkaia de 1923/4
- El mapa topográfico de la Diputación de Bizkaia de 1927
- El catastro de 1956 sobre ortofoto del llamado “vuelo americano”
Informazio gehiago balibide horietaz:
Bizkaiko katastroaren bisorea: appsec.ebizkaia.eus/O4GC000C/vistas/visor.xhtml?language=es
GeoEuskadiren bisorea: https://www.geo.euskadi.eus/geobisorea
Informazio geografikoaren teknologia berriek aukera ematen digute herri-bide guztien trazadura historikoez ikertzeko eta horien egungo egoera ezagutzeko.
Horrela, gaur, herri-bideak errespetatu eta zaindu zituen kolektibitatearen oparotasunari isilean lagundu zion beharreko eta asmameneko ondare xume hori gordetzen jarraitu ahal izango dugu.
Ez dut artikulu hau amaitu nahi herri-bideen sare jori hori protagonista duen zeharkako erabilera orokortu berriaren garrantzia aldarrikatu gabe: mendi-ibiliaz ari naiz. Eta, zergatik ez, herritarrei eta erakundeei gonbit egin hain zuzen herri-bideen erabilera berrian oinarritutako ibilbide estrategiko berri bi sendotzen saiatzeko: Adurretik Muskizera doan euskal kostaldeko ibilbidea eta “ardoaren eta arrainaren ibilbidea” (zehatz ari bagara, beste izen batzuk eman geniezazkioke), Arabako Errioxako Oion eta Lekeitio elkatzen dituena, Bizkaiko kultur ondarearen altxorra. Ibilbide biek aukera ematen dute gure herrialdeko kultur paisaien mosaiko osoa ezagutzeko. Historiarako ibilbide bi.
Bideen legeriari buruzko informazio gehiago
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legea (2015):
15. artikulua _ Landak ixteko eskubidea eta bide-zorra:
“Jabeak eskubidea du bere edukitzapeko landa ixteko, baina ezin du eragotzi gizabanakoek bertatik igarotzea irabazirik gabeko erabilera dela eta, gizabanako horiek ez badute inongo ibilgailurik baliatzen. Norbaitek eskubide hori erabiltzen badu, landaketak errespetatu beharko ditu, eta, kalteak eraginez gero, kalte-ordaina eman beharko du”.
Bizkaiko Lege Zaharraren atal baten laburpena :
“…las servidumbres nacieron simultáneamente a la propiedad privada o con anterioridad a ella…porque hay que partir del hecho innegable que la propiedad pública es anterior a la privada; que lo que fue primero de común aprovechamiento pasó luego al dominio del pueblo, de la tribu después, de la familia más tarde, y del individuo finalmente.” Nicolás Vivario de la Peña, notario eta erregistratzailea, euskal ohiturazko zuzenbidean aditua (1866/1941).
Eusko Legebiltzarrean 2015ean onartutako Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen 15. artikulua idatzi zuten legelariek ontzat hartu zuten Bizkaiko Lege Zaharrean gai hartaz jaso zen ikuskera berreskuratzea; izan ere, arrazoiak bestelakoak badira ere, lurraldean zehar libreki ibiltzeak berdintasunaren eta jabetzaren ikuskera sozial maila handiagoetara hurbiltzen gaitu.
Goiburukoaren argazkiaren egilea: Txelu Angoitia