Ibilbide eta Sare Historikoen ondarea izango da Bizkaian OEJ gaia 2024an

Ondareari buruzko Europako Jardunaldien eragile antolatzaileen sarearekin batera lantzeko lurraldean 2024ko ediziorako zabalkunde-jardueren haria izango den gaia.

Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait topaketa antolatu ditu, Ondareari buruzko Europako Jardunaldien eragile antolatzaileen sarearekin batera lantzeko lurraldean 2024ko ediziorako zabalkunde-jardueren haria izango den gaia. Ondareari buruzko hitzaldi-ziklo bat izango da dagoeneko finkaturik dagoen Bizkaiko kultura-urriaren antolaketan foru-erakundeak eskainiko dituen berritasunetako bat da.

Bizkaiko Foru Aldundiak hitzaldien ziklo bat antolatu du; urtarrilean eta otsailean garatuko dira hitzaldiok, zeinetara bertaratzeko gonbita egiten zaien elkarteei, kultura- eta gizarte-taldeei eta Bizkaiko kultura-ondarean interesa duten pertsona guztiei. Ondareari buruzko jardunaldien edizio honetan —urtero bezala, urrian egingo dira-Europako Kontseiluak proposatutako gaiari helduko zaio: ibilbide eta bideen eta sare zein konexioen ondarea.

Programatutako topaketetan, sakondu egingo da gai horretan, zeinak aukera ematen baitu historiaren tokiak lotzen dituzten bide, ibilbide eta bidezidorretan zehar ibiltzeko; horrez gainera, ikusiko dugu nola gure tokiko ondarea eragin-mota askorekin lotuta dagoen. Ondare-adierazpide ukigarriak miatuko dira, bai eta erlijio-eraikinak, eraikin zibilak eta industrialak, posta-etxeak, dorreak, gotorlekuak eta gure inguruko bestelako elementu asko, kultura-osagai ukiezin gisa eraikiak; horiek guztiak tokien eta komunikazio-bideen arteko komunikazio- eta elkarrizketa-prozesuaren testigantza emango dute.

Lehenengo hitzaldia urtarrilaren10ean izango da, Bilboko Ondare Aretoan (streaming bidez ere eskainiko da, Bizkaia Youtube kanalaren bitartez).

Antolaketa-erakundeen sarearekiko topaketa honek prestatze-lanei hasiera emango die; lanok urrian amaituko dira, kultura-programa hasten denean. Gogoan izan: edizio bakoitzean ehun bat jarduera baino gehiago antolatzen dira, herritar guztiei zuzenduak.

Hitzaldi-zikloa

Lehen topaketa urriaren 10ean izango da. 9:30ean hasiko da jardunaldia; bertan, 2023ko balantzearen berri emango da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuko buru den Alberto Santanak edizio berriaren gaia aurkeztuko du: Ibilbide eta Sare Historikoen Ondarea. Topaketa Ondare Aretoan izango da (María Díaz de Haro, 11, Bilbo).

Antolaketa-erakundeen sarearekiko topaketa honek prestatze-lanei hasiera emango die; lanok urrian amaituko dira, Bizkaian programaren 24. edizioa ospatzen denean.

2024ko urtarrileko eta otsaileko asteazkenetan, berriz, historialarien gidaritzapeko hitzaldien ziklo bat egingo da; pertsona horiek, nork bere ezagutza- eta ikerketa-eremuetatik, ikuspegi desberdinak aurkeztuko dituzte esparru-gaiari buruz.

Urtarrilaren 24ko 18:30ean, Aingeru Zabala Uriarte historialariaren txanda izango da, zeinak gai honi buruz hitz egingo duen: «Los puertos, espacios intermodales entre las comunicaciones terrestres y marítimas »

Urtarrilaren 31n, ordu berean, Amaia Basterretxea historialariak «La memoria de los caminos» aurkeztuko du.

Otsailaren 7an, Diego Gárate Kantabriako historiaurreko nazioarteko ikerketen Institutuko arkeologo ikertzaileak «Imágenes en movimiento: el Arte Rupestre como red de comunicación de las sociedades paleolíticas en la cornisa cantábrica » izenburuko hitzaldia emango du. Haren ostean, otsailaren 14an, Felícitas Lorenzo historialariak «La ruta de W. Humboldt tras la identidad y el acervo vascos: cultura, lengua y leyes» gaiari buruzko hitzaldia eskainiko du.

«Paisaje cultural y arquitectura marítima de Bizkaia. Interpretación de las rutas costeras a la luz de la navegación » izenburu duena, berriz, Xabier Armendariz historialarialariak emango du. Amaia Apraiz artearen historialariak «Los caminos en la configuración del paisaje» hitzaldiarekin jarraituko du, otsailaren 28an eta azkenik, Joan Manuel Estradé Panadések “La evolución de la velocidad en las circulaciones por los caminos de hierro y sus consecuencias” hitzaldiarekin martxoaren 6an zikloa bukatuko du.

Hitzaldi guztiak Ondare Aretoan egingo dira (María Díaz de Haro, 11, Bilbo).

Urtarrilaren 10eko hitzaldia 12:00etan izango da, aurrez aurre eta online

Gainerako hitzaldiak 18:30ean izango dira.

2023ko Ondarearen Europako Jardunaldia: 270 ekitaldi, ehun antolaketa-erakundetik gora, 70 udalerritan

Ondarea bizirik, patrimonio vivo! lelopean, Bizkaiak bat egin zuen 2023ko urrian UNESCOren Ondare Inmaterialaren Legearen 20. urteurrena Europa osoan egindako ospakizunarekin. Orduan, lurraldeko ehundik gora kultura- eta gizarte-eragilek parte hartu zuten era askotako jarduerak biltzen zituen programa bat antolatzen, Bizkaiko 70 udalerritan.

Guztira, 152 kultura-proposamen desberdin egin ziren, 270 bat ekitalditan antolaturik; hala, Bizkaiak berriro jaso zituen, aurreko edizioetan bezala, hainbat formatuko jardueren sorta zabala. Hitzaldi eta solasaldiak, erakusketak, lanbide tradizionalen erakustaldiak, bisita gidatuak, ibilbideak, teatralizazioak, haurrentzako eta nagusientzako tailerrak, horiek guztiak dira ehun bat kultura-eragilek egindako proposamenetako batzuk; udal, museo, turismo-bulego, interpretazio-zentro, kultura- eta gizarte-elkarte, hezkuntza-arloko erakunde eta partikularrek parte hartu zuten, antolatzaile gisa, ondarea zabaltzeko kanpaina berri batean, helburu argi batekin: bizirik iraunaraztea Bizkaiaren kultura-ondarea.

Urri osoan zehar, publikoak aukera ederra izan zuen Bizkaiaren kultura-ondare inmaterial aberatsa ezagutzeko, bai eta jabetzeko zer garrantzitsua den tradizioak, sinesmenak, teknikak eta adierazpideak zaintzea eta zer beharrezkoa den halakoen errekreazioa eta etorkizuneko belaunaldiei helaraztea.

2024ko edizioa bide, ibilbide eta sare historikoei lotutako urri batekin helduko da.

Gustoko duzu? Partekatu

Argitalpen gehiago ikusi

Bloga
Badugu blog berria !!!
Ondarearen Europako 2024ko Jardunaldien leloak –"Bideak, sareak eta loturak"– gaia ...