Hainbat ideia inspiratzaile

Atal honetan, ondarea ardatz duten jardueren zenbait ideia aurkeztuko ditugu, lagungarri izan daitezkeenak.

Ondarea Bizkaia

INGURUMEN DIMENTSIOA

  • Formazio geologikoak (flyscha) bisitatzea.
  • Nekazariak bisitatzea eta tailerrak egitea.
  • Hosto eta basoko loreekin lan artistikoak sortzea.
  • Naturan bizirik irauteko ekitaldia.
  • Hegaztiez eta horien soinuez gozatzea.
  • Bisitaldi gidatuak geografoen eskutik, paisaia eta giza-kokalekuak ulertzeko.
  • Dendrologia-tailerra.
  • Herri-arkitekturako elementuak (herritarrek bertoko materialez baliatuta eta arkitekturaren bertoko tradizioen arabera eraiki zituztenak) bisitatzea.

GIZARTE DIMENTSIOA

  • Herritarrek identifikatutako ondareari buruzko kontsulta komunitarioa eta partaidetza-prozesu bat antolatzea.
  • Bertoko ondarearen eta dimentsio jakin baten gaineko ikaskuntza-komunitatea.
    World Café (munduko kafea) 2030ean izan nahi dugun herriari buruz.
  • Giza liburutegiak.
  • Lorategi komunitarioak sortzea.
  • Besteak beste, gazteek, migratzaileek, dibertsitate funtzionaldun pertsonek eta LGTBI+ komunitateek egindako ibilbide alternatiboak sortzea.
  • Euskara eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea.
Ondarea Bizkaia
Ondarea Bizkaia

DIMENTSIO EKONOMIKOA

  • Turismo jasangarriko jarduerak.
  • Bertoko artisauak eta ekoizpen-tailerrak bisitatzea.
  • Bertoko jantzi tradizionaletan inspiratutako modako desfilea.
  • Ondare-zientzien “hackatoia” (hacker maratoia).
  • Hizketaldia ondare-profesionalekin beren lanbideaz eta egoeraz.
  • Km 0 produktuen tailerrak eta dastaketak.
Ondarea Bizkaia