Ideia inspiratzaile batzuk

Atal honetan, ondarea ardatz duten jardueren zenbait ideia aurkeztuko ditugu, lagungarri izan daitezkeenak.

Ondarea denona eta denontzat

Aniztasun fisikoa, sentsoriala edo kognitiboa duten pertsonei zuzendutako bisitak, erakusketak edo tailer parte-hartzaileak antolatu ditzakezu, hainbat baliabide eta euskarri erabiliz: komunikazio sentsoriala, piktogramak, zeinu hizkuntza, objektuen manipulazioa, etab.; tokiko biztanleek erabiltzen dituzten hizkuntzak; adinaren arabera egokitutako hizkuntzak; etab.

Zure ekintza erakargarria eta interesgarria bihurtzeko eta diskurtso tradizionala aldatzeko aukera izan daiteke2. Gainera ekintza sortzerako prozesu horretan publikoa edo bisitaria aurretiaz gonbidatu dezakezu:

  1. hasieratik bere ideia, objektu edo sormenezko adierazpenak kontuan izanez;
  2. edukiak berrinterpretatu ahal diren topaleku espazio bat sortuz; edo
  3. gainerako parte-hartzaileekin eta kudeaketa-taldearekin hitz eginez edo sozializatuz.

Bizikidetza soziala, kulturala eta erlijiosoa sustatu

Bizkaiko historian zehar, kultura eta identitate oso desberdinak bizi izan dira elkarrekin. Beste bizimodu, tradizio eta lanbide batzuk ezagutzeko ekintzak antola ditzakezu hitzaldi, bisita antzeztu, solasaldi, ipuin kontalari, tailer eta abarren bidez.

Antolatu ibilbide bat zure udalerritik edo auzotik, eta zure auzokideak bizi duten kultura-paisaiako eta iraganeko istorioak kontatzera gonbidatu. Haiek bisita gidatuaren protagonistak izan daitezke, ondareko elementu ezezagunak berreskuratu eta balioan jarriko dituzu.

Adibidez, bisita antzeztuak, elkarrizketak edo ipuinkontalariak, publikoa erakartzeko beste formatu interesgarri batzuk izan daitezke.

Zabaldu zure ikuspegia: ezagutza trukatu eta partekatu

Lurraldean elkarrekin bizi diren komunitate desberdinen usadio eta ohitura, gastronomia, hizkuntza, erlijioa edo kultura-adierazpenei buruz ez da asko ezagutzen. Zure auzoan edo udalerrian trukerako espazioak sustatu ditzakezu objektuen erakusketa, kulturen arteko solasaldi eta askari, erakustaldi, kontzertu eta dantzen bitartez.

Zure ezagupenak zabaltzeko unea da.

Giza liburutegiak

Giza Liburutegia istorioak kontatzeko dituzten pertsonen zuzeneko testigantzak aurkitu eta ezagutzeko espazioa da.

Giza liburutegiaren funtzionamendua erraza da. Bertaratzen diren erabiltzaileek aukeren katalogo bat kontsultatu ahal izango dute, honetan liburuak aurkitu beharrean pertsonak aurkituko dituzte. Horrela, beste pertsonen aurrean eseriko dira, bera entzuteko eta berarekin ordu erdiz hitz egiteko aukerarekin.

Jarduera honek topaketa bultzatzea eta diskriminazioa murriztea du helburu, baita desberdintasuna ospatzea, elkarrizketa, tolerantzia eta pertsonenganako errespetua sustatzea, aurreiritziak eta estereotipoak zalantzan jartzea eta gizarte-kohesioa sendotzea

Eraman topaketa hauek haien bizikidetza-espazioetara

Erresistentzia batzuk hausteko modu bat kolektiboen bilera-lekuetara joatea da. Pertsona nagusien egoitzetan topaketak antolatu: solasaldiak, diapositiba proiekzioak edota eztabaidak. Horrela haien testigantza eta ahaztutako istorioen oroitzapenak jasoko dituzu.

Kanpainetara inoiz gonbidatuak izan ez diren kolektiboekin ere berdina egin dezakezu, haien ateak jo eta haien bilera-lekuetara joan.

Museo inklusibo baterantz

Museo inklusibo batek bere komunitatea irudikatu eta islatzen du, komunitatearen beharrizanei erantzuna ematen eta hauek asetzen dituen heinean. Horretarako, komunitatearen iritziak eta iruzkinak aktiboki bilatu behar ditu,adibidez museoko langileek pertsonekin elkarrizketak sustatuta.

David Flemingek, Liverpooleko National Museumseko zuzendari ohiaren esanetan, museo demokratiko batek “(…) publikoa modu askotara inplikatzen du, kontsulta, aholku eta parte-hartzearen bidez. Publikoa ez da bisitaria bakarrik, museoa bere komunitateko bizitzetan integratzen da, ahotsak entzun eta batez ere elkarrizketetan oinarritzean”.

Nola jakin dezakegu publikoak zer eta nola bisitatu nahi duen gure museoa? Nola ulertu ditzakegu audientziaren segmentu desberdinen motibazioa eta beharrizanak, eta horrela esperientzia zabala eskainiko duen giroa sortu?

Ezkutuko istorioak, inoiz protagonistak izan ez direnak

Zure herriko zein istorio ez da kontatua izan? Zure inguruko zein komunitate edo talde ez da inoiz ikusi zure museoan edo erakusketa-aretoan? Beharbada, euren istorioa kontatzeko eta protagonista horiek ezagutzeko unea iritsi da.

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@bizkaia.eus

Jarraitu gure sare sozialak: