Urriaren 18a Natura Babesteko Munduko Eguna da, eta, hori ospatzeko, urriaren 16an –igandea–, 12:00etan, Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan, Itsasmuseum Bilbaok ur-jarduera hori antolatuko du, Bilbobenturarekin batera.


Ibilaldia piraguaz, Itsasadarraren bilakaerara ikuspegi positibo batetik hurbiltzeko, azken urteotan fauna eta flora biziberritu izana nabarmenduta, aditu baten azalpenen eskutik.


*Leku-kopuru mugatua (25 leku), eta aldez aurretik erreserbatu behar da. Antolatzaileak jarduera bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko toki-kopurua betetzen ez bada .

BILBAO | Beste ekintza batzuk

ANIZTASUNAREN IBILALDIA PIRAGUAN

Itsasmuseum eta Bilbobentura
Topalekua:
Itsasmuseum
2022/10/16
Urriaren 16an, igandea, 12:00etan
Informazioa: 946085500
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu
Jarduera gehiago