BBK Kuna, Garapen Jasangarrirako Helburuen etxeak, 2021eko urrian zabaldu zenak, Ondarearen Europako Jardunaldietan zehar,Ricardo Bastidak proiektatutako eraikina bisitaldi gidatu baten bidez ezagutzeko aukera emango du, eta bisitariak Garapen Jasangarrirako Helburuetara hurbilduko eta helburuok hirian gauzatuko ditu.
Halaber, “Bastida: Arkitektura Zirkularra” erakusketa egongo da ikusgai. Erakusketa horren eskutik, arkitektoak proiektatutako eraikinen historia eta horiek denboran zehar izan dituzten erabilerak ezagutuko ditugu: Bilboko Alondegia , Castañosko Ikuztegia, Desinfekzio Zentroa, Sukarrietako udalekuetarako eraikina eta Sehaska Etxea.