DANTZA, INSTRUMENTU AKUSTIKOAK ETA SOINU ELEKTRONIKOAK, EL POBALEKO BANBUEN BASOAN
Klem laborategiak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, espazio honetarako bereziki sortu den ikuskizun organikoan “Dislocations” proiektua aurkeztu du.
Soinu Instalazio-Kontzertu hau, ikerketa-proiektua eta sormen-prozesu bat da, non Bizkaiko lurraldean ohikoak ez diren naturguneen eguneroko esperientzia aldatzeko asmoz, dantza, instrumentu akustikoak eta soinu elektronikoak barne hartzen diren.
Ondareari buruzko Europako Jardunaldien esparruan aurkezten den kontzertu honetan, Iñigo Ibaibarriaga saxofoi-jotzaile eta zuzendari artistikoak, Blanca Arrieta, Laura Cobo eta Robert Jackson dantzariek eta Jaime Oliverren soinu elektronikoek , esperientzia paregabe eta ezberdin hau errealitate bihurtzen duen taldea osatzen dute.
Doako jarduera.
Urriak 22, larunbata: 11:00, 13:00 eta 17:00