BILBAO | Bisita gidatua

DIVERSITOURS, KULTURARTEKO IBILBIDEAK BILBO ZAHARREAN, SAN FRANTZISKON ETA ZABALAN

BILBOKO UDALA ETA KOOP SF 34
Topalekua:
Plaza Saralegi (BILBAO)
2022/10/15
2022/09/16
12:00etan. Ordubete eta erdi inguru iraungo du
Informaziorako helbide elektronikoa: [email protected]
Informazioa: 641 273 297- 631127104
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu

DIVERSITOURS ibilbide gidatuak antolatzen dituen hezkuntzaeta komunitate-proposamena da, Bilboko kultura-joritasuna eta aniztasuna erakustea xede duena.

Lehengo eta oraingo migrazioen eta kulturarteko bizikidetzaren historia itzaltsua duten auzoetatik ibiltzeko aukera ematen du proiektu horrek.

Esperientzia pilotua San Frantzisko, Bilbo Zahar eta Zabala auzoetan egiten da, KOOP SF 34 erakundearen eskutik.

Aurretik kulturarteko laguntzaile gisa trebatu diren auzotarren eskutik, ibilbide gidatuak egingo dira bisitariak auzo horien historiarekin eta komunitatearekin, gizarte-, ekonomia- eta kultura-adierazpen anitzekin lotzeko.

Hirian migrazioa eta kultur aniztasuna kontatzeko modu berriak eta haiekiko jarrera berriak sustatzea du helburu proiektuak, jardueran parte hartuko dutenak Bilboko bisita-zirkuituetan agertzen ez diren toki eta esperientzia bizi-bizietara hurbiltzeko.


Ekimen horren asmoa da, hortaz, herritar tolerante, kritiko, inklusibo eta kulturartekoen alde egiten duten pertsonak ahalduntzea, baita estereotipo negatiboen, gorroto-arrazoibidearen eta estremismoen
gorakada globalaren kontrako borrokari laguntzea ere.

MIGRANTOUR programa europarrean oinarrituta dago esperientzia hori.

Jarduera gehiago
[facetwp facet="paginador_eu"]