Eliteko kirolari eta Getxoko emakume kirolari guztientzat eredu den Elvira Larrazabali omenaldia egingo dio ibilbideak.
Udalerriko kirolinstalazioetatik eta ibai ondoko ibiltokietatik igaroko da ibilbidea, eta geldialdia egingo da Neguriko Real Sociedad de Golf zegoen tokian, zeinean Elvirak lehenengo golfeko makilak hartu zituen, eta Bolueko hezegunean barneratuko gara.
Getxok beti izan du lotura handia kirolaren munduarekin; izan ere, 2014an, Kirolaren Europako Hiri Onena saria jaso zuen.