OEJ2022
BILBAO | Bisita gidatua

EMILIO CAMPUZANO, ONDARE IREKIA, JASANGARRITASUNEAN HEZTEN

Emilio Campuzano LHII. – Emilio Campuzano
Topalekua:
Institutura sartzeko halla
2022/10/18
2022/10/19
2022/10/20
Urriaren 18an, 12:00etan eta 17:30ean; Urriaren 19an, 12:00etan; Urriaren 20an, 12:00etan eta 17:30etan
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu

Ibilbide bat egingo da ikastetxetik; izan ere, lehenengo eta bigarren solairuetan ikastetxearen historiari buruzko garai bateko argazkien erakusketa bat dago.

Zuzendariaren bulegoa bisitatuko da, bertako altzariei eta elementuei erreparatzeko: jatorrizko altzariak, atondoko Barruetaren margolanak, eskulturak eta beste elementu interesgarri batzuk, zurezko eskailera baten maketa, zurezko eserlekuak, 1910ekoak, Bastidak diseinatu zuen ekitaldi-aretokoak.

Halaber, Arte Grafikoen tailerrak, Fabrikazio Mekanikokoak eta beste toki batzuk ere, zeinetan ikastetxearen bilakaera egiaztatzen den.

Aldi baterako erakusketa ere egongo da: agiriak, liburuak, zigiluak, maketak eta hainbat sailetako materialak, ikastetxeko artxibokoak, ikusgai jarriko dira.

Kartel-erakusketa ere egongo da: ikasleek, irakasleek eta pertsonal ez irakasleek 21-22 ikasturtean Garapen Jasangarriarako Helburuei buruz egindako proiektuak eta lanak ikusgai jarriko dira (Zero Covid Gela; Ondarea Ezagutzen; Paper jokoa; Euskelec; Zaharberritzea, Valores 4.0 Balioak; Eraikin Konektatuak, Bitartekotza eta Errealitate Birtualeko Betaurrekoak).

Jarduera gehiago

Gurekin kontaktuan jarri

Zalantzarik izatekotan gure taldearekin kontaktuan jarri kanak hauen bitartez:

944 066 340 telefono zenbakira, pozez erantzungo dizugu.

Idatzi
[email protected]