Bisita gidatua, erakusketa eta mintzaldiak errotan bertan.
Jarduera horiek modu irisgarri, atsegin eta parte-hartzailean planteatu dira, eta Berriatuak mendeetan zehar udalerri horretan garatutako errota-jarduerari dagokionez duen ondare material (presa, antepara, errota, lanabesak) eta immaterial (testigantzak, sinesmenak, erritualak, etab.) aberatsa erakutsi eta balioetsi nahi da.
Horrek guztiak ondare elementuen multzo interesgarria osatzen du, eta bertan biltzen dira alderdi naturalak, teknikoak eta arkitektonikoak, etnografikoak, kulturalak eta historikoak, gure ustez, gaur egungo testuinguruan aintzat hartzea eta baloratzea merezi dutenak, aurrean ditugun ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-erronken aurrean.