Landetxo Goikoa baserria (XVI. mendearen hasierakoa) bisitatuko da eta hartan, baserriaren kudeaketa ekonomikoaren eredua azalduko da.

Baserria bizitzeko baino ekoizteko sortu zela ikusiko dugu: garaia (ekoiztutakoa gordetzeko tokia), aireztatzeko sistemak, suaren eta kearen aprobetxamendua, lehen aldiz abereak eta pertsonak banandu zituen horma,… Horiek guztiak baserriaren berezitasunaz ari zaizkigu.

Bisitaldi gidatuaren ondoren, baserriko produktuak –sagardoa, taloak eta txorizoa– dastatuko dira.

MUNGIA | Bisita gidatua

Euskal baserria: baliabideak kudeatzeko eredu autarkikoa

Mungiako Udala/Izenaduba Basoa
Topalekua:
Landetxo Baserria, Landetxo Kalea z/g, 48100, Mungia
2022/10/21
2022/10/22
2022/10/23
Urriaren 21ean, ostirala, 19:00etan; 22an, larunbata, 12:00etan eta 19:00etan 23an, igandea, 12:00etan eta 19:00etan
Informaziorako helbide elektronikoa: izenaduba.basoa@gmail.com
Informazioa: 946740061
Leku mugatuak
Gustoko duzu? Partekatu
Jarduera gehiago