Hitzaldi-zikloa
Galdakaoko Udalak ondasun historikoen zerrenda eguneratzea sustatu du eta, ekimen horri esker, gure arkeologia-, erlijio-, babes-, etnografia-, industria- eta bizitegi-ondarearen balioa nabarmendu eta horri buruz hausnartuko dugu.
Ikuspegi sozial, ekonomiko eta turistiko jasangarria xede hartuta antolatu diren sei hitzaldiren eta bisitaldi gidatuen eskutik, ondarearen diagnostiko eguneratua eta etorkizun potentzialaren ikuspegia lortuko ditugu, gure elizatearen identitatea suspertzearren.
Urriaren 13an.
18:30ean. Amaia Basterretxea: Ondare ahaztua.
19:15ean. Jesús Muñiz Petralanda: Galdakaoko erlijio-ondarea, ondare eusgarria?
Urriaren 20an.
18:30ean. Juan Manuel González Cembellín: Galdakaoko dorreak. Ez dira dauden guztiak eta ez
daude diren guztiak.
19:15ean. Ainara Martínez Matía: Galdakaoko industri ondarea genero-ikuspegitik.
Urriaren 27an.
18:30ean. Iñaki García Camino: Begirada Galdakaoko ondare arkeologikoari garapen jasangarriaren ikuspegitik.
19:15ean. María Jesús Pacho. Galdakao XIX. eta XX. mendeetan: hiri txikia eraikitzen.