Gerediagako San Salbador eta San Klementeren baseliza Bizkaiko Batzar Nagusiko kideek eman zuten 2003an. Toki horretan Durangoko Merinaldeko Batzar Nagusiak egiten ziren antxinatik eta gaur egun Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Batzarrak egiteko erabiltzen da noizean behin.
Leku horren historiak Erdi Arora garamatza. Behinola, Durangaldeak bizitza politiko autonomoa izan zuen, eta bertako arazoez erabakitzeko burujabetasuna zeukan. Izan ere, Bizkaitik bereiztuta bizi izan zen garai baten, Nafarroako Erresumaren muga ere izan baitzen.
Gerora, Gernikako Batzar Nagusietan parte hartzen zutenean, inoiz ez zuten eleizateetako ordezkarien bitartez egiten, Gerediagako Batzarraren ordezkarien bitartez baizik: ordezkari bi bialtzen zituzten 1628. urtetik aurrera, bost 1740. urtetik aurrera eta zortzi 1800. urtetik aurrera.