“Karrejo” esaten zaio katxete bola-jokoa jokatzen den bolalekuari. Barakaldoko Gorostiza auzoan dago bolatoki-mota hori, Ureta izeneko tokian. Bertako natura- eta kultura-ingurunea azalduko ditugu, herritarrak elkartzeko toki gisa duen garrantziaz arituko gara, eta gure eskualdearen meatze-jatorriaren oroigarri dela ikusiko dugu.
Era berean, katxete bola-jokoaren arauak azalduko ditugu, jokoa hobeto uler dezagun. Amaitzeko, erakustaldia egongo da, parte-hartzaileak jokatzera anima daitezen.